Aste akabuan, uretara

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 24a, 20:00

Iazko sariaren irudi bat. © SOPELANA IGERIKETA SWIM

Zapatuan eta domekan, hitzordu nagusi bi izango dituz­te Uribe Kostako igeriketa-zaleek. Alde batetik, Sopelako Udalaren IX. Igeriketa Saria egingo da, Sopelana Igeriketa Swim elkarteak antolatuta. Zapatuan, 17:00etan, 7 eta 13 urte bitarteko eskola-umeek jardungo dute. Igandean, federatutako 13 urtekoen eta nagusiagoen txanda izango da, goizeko 10:00etan. Beste aldetik, Izaro Ibañez Getxo Igeriketa-Waterpolo taldeko 12 urteko kidea Espainiako igeriketa Txapelketan lehiatuko da Caceresen, Euskal Selekzioagaz, eskola-mailako selekzio autonomikoen artekoan. Getxoztarrak 200 eta 400 metroko probetan hartuko du parte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun