Getxon, herriko dantza-eskola eta akademietako ikasleek eta dantza-taldeek zenbait koreografia egingo dituzte Algortako San Nikolas plazan, 12:00etatik aurrera. Arratsaldean, ostera, zumba, euskal dantzak eta Karibeko dantzen tailerrak egongo dira 17:00etatik aurrera; eta azkenik, eguna borobiltzeko, 19:30ean dantza-gala egingo dute. Galan 13 taldek parte hartuko dute eta honako dantza-mota hauek egingo dituzte: funkya, jazza, dantza modernoa, garaikidea, neoklasikoa, lirikoa eta hip-hopa, besteak beste. Euria egitekotan, Fadura kiroldegian egingo dituzte ekitaldiak.
Erandion ere zapatuan ospatuko dute Dantzaren Nazioarteko Eguna. Hala, 12:30ean jarri dute hitzordua metro-geltoki ondoko zabalgunean.
Amaitzeko, Berangon, hilaren 26an, domeka, ikuskizuna egingo dute kalean 13:00etan, nagusien etxearen ondoan dagoen plazan. Besteak beste, Simon Otxandategi dantza-taldeak, Udal Ballet Eskolak, Emakumeen Elkarteak eta Berangoko Kultur Etxeko dantza modernoko eta saloi-dantzako ikasleek parte hartuko dute.
Getxo
Apirilak 25, zapatua
12:00 Dantzaldia.
17:00 Tailerrak, zumba, euskal dantzak eta dantza karibetarrak.
19:30 Dantza-gala.
Ekitaldi denak Algortako San Nikolas plazan izango dira. Eguraldi txarra badago, Faduran.
Erandio
Apirilak 25, zapatua
12:30 Erandioko metro-geltoki ondoko zabalgunean jarri dute hitzordua.
Berango
Apirilak 26, domeka
13:00 Dantza-ikuskizuna kalean, nagusien etxearen ondoan dagoen plazan.
Euskal dantzak, balleta, dantza modernoa, flamenkoa eta saloi-dantzak egongo dira.