Apirilak 25, zapatua
Gorliz / Plentzia
11:00 PTBkoakaz elkarrizketa, Plentziako errotan.
12:30 Mahaiak ipini eta umeentzako jolasak, Gorlizko Iberre Barri eta Plentziako Eleiz plazetan.
13:45 Flashmob-a, Plentziako Eleiz plazan.
14:00 Katea oihalakaz, Gorlizko Iberresen plazan. Atxikimenduak jaso eta kamisetan salduko dira.
Erandio
11:30 Ibilaldia, Astrabuduko Josu Murueta plazatik Altzagara.
12:00 Kalejira koloretsua, Erandioko metro-geltokiko zabalgunetik.
12:30 Herri-kirolak, ergometroa, igel-toka, photocall-a, aurpegiak margotu, musika, txosna, graffitiak, material-salmenta, slackline -a eta ipuin kontalaria, irailaren 23a plazan.
13:30 Ekitaldi nagusia. Oihalak jostea.
15:00 Bazkaria. Txartelak, Altzagako La Plaza eta Beti Lagun eta Astrabuduko Jenaro tabernetan 10 euroren truke. Bazkalostean, kanta eta dantzak.
21:00 Kontzertua (Itziarren Semeak eta Batek Daki erromeria) eta gazte-ekitaldia, Kalezulo gaztetxean. Sarrera: 5 euro.
Sopela
12:00-14:00 Oihalak josteaz gainera, musika giroa eta bertsoak egongo dira, Udaletxe plazan.
Leioa
12:30 Oihalak josteaz gainera, Ezkaixe eta Gure Ohiturak dantza-taldeak, Txapelak Bat kanta-lagunak, Udondoko txikiteroak, photocall-a, graffitiak eta trikitilariak.
Apirilak 26, domeka
Algorta
12:00-14:30 Oihalak josteaz gainera, taloa, sagardoa, musika eta dantza, San Nikolas plazan.
Berango
12:30 Oihal-zatiak josiko dira, Sabino Arana kalean.
Itzubaltzeta / Romo
12:30 Oihalak josteaz gainera, txaranga, txistorra, sagardoa eta giro ona, Santa Eugenia plazan.
Urduliz
12:30 Oihalak jai-giroan josteaz gainera, aurpegia margotuko diete umeei, eta garagardo-edate eta pintxo-jana egongo dira, udaletxeko plazan.