Plentzia eta Sopela arteko ordezko autobus zerbitzua indartuko dute zapatutik aurrera

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 7a, 10:56

Apirilaren 2tik aurrera jarri zuten ordezko autobus zerbitzua.

Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzeko lanen ondorioz Metro Bilbaok eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak Sopela eta Plentzia artean jarritako aldaketa-konexioak “hobetuko dituztela" jakinarazi dute. Hilabete batez funtzionatzen egon ostean, aipatutako zerbitzuaren ordutegiak berregokituko dituzte hilaren 9tik aurrera; hala, eguneko azken autobusa 22:20an irtengo da Plentziatik. Doikuntza horregaz, Gorlizko ospitaleko langileen transporterako beharrizanak konpondu nahi izan dituzte. Era berean, markesinak jarriko dituzte Plentzia eta Sopelako autobus-geltokietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun