Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den urtean auzipetu zituen 28 gazteetatik 7 zigortu ditu Segiko kide izatea egotzita, seina urteko espetxe zigorra ezarriz. Gainontzeko guztiak absolbitu egin ditu, epaian irakur daitekeenez. Epaiaren berri eman aurretik, Espainiako Polizia eta Ertzaintza horiek atxilotzera joan dira, eta atxilo eraman dituzte Xabat Moran santutxuarra eta Ainhoa Villaverde zein Bergoi Madernaz gasteiztarrak. Arrastiko 18:00ak aldera Marina Sagastizabal gasteiztarra ere atxilotu du Ertzaintzak Bilbon. Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar dira zigortutako beste hirurak. Azken horren etxera joan da Ertzaintza, baina ez dute bertan aurkitu. Imanol Beristain gazte itzubaltzetarra hasierako 28 auzipetuetako bat izan zen, baina fiskalak kargu barik utzi zuen epaiketaren amaieran, beste hamaika gazte bezala. Auzipetutako hamasei gazteak joan den abenduaren 16tik zeuden epaiaren zain.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!