Txango geologiko hori doakoa izango da eta Alejandro Cearreta EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko irakasleak gidatuko du. Ikerlari horrek Txipioko paduraren, Plentziako estuarioaren, Astondoko badiaren, Gorlizeko duna eolikoen, Gorlizeko duna zementatuen eta Astondoko amildegien historia eta ezaugarriak azalduko dizkie bisitariei.