Itxaso izeneko 17 urteko neska gazteak eta bere ama Maierrek dira dokumentalaren protagonistak. Guraso orok seme-alabentzat dituzten kezka edota zalantzetatik abiatzen da proiektua. Kasu honetan, Maier eta haren senideek, neskatilarentzat dituzten arranguretan dugu abiapuntua. Gaixotasun neurologiko bategaz sortutakoa da Itxaso eta horrek ohikoak ez diren zenbait tirabira sortzen dizkie hurbilekoei. Lekukotasun eta ibilbide horretan oinarrituta, haur “ezberdinen” mundua ulertzeko parada ezin hobea da dokumentalak eskaintzen diguna.