2013tik hona bederatzi merkatu egin dira. Izandako esperientzia kontuan hartuta, trukea ere sustatu nahi dute antolatzaileek, bigarren eskuko objektuak saltzeaz gainera. Horretarako, mahai bakoitzeko objektuak hiru ataletan bana ditzaten eskatu dute: salgai daudenak, opari ematen direnak, eta trukean eman daitezkeenak.