Bihartik aurrera, hilak 5, udako barikuetan gau osoko zerbitzu etengabeari ekingo dio Metro Bilbaok. Hala, trenak asteburu osoan ibiliko dira, irailaren 25era arte. Era berean, jai bezperetan ere trenek gelditu barik bidaiatuko dute gau osoan zehar.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!