Goienak jasandako pintaketak errefusatzen ditu HIRUKAk

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 4a, 15:45

Pintaketako bat. ARGIA.EUS

Goiena Komunikazio Taldeak Arrasaten duen eraikina hainbat pintadagaz esnatu da gaur, Goienari EAJren morroi izatea leporatzen dizkiotenak. Bada, eraso horien aurrean, horiek salatu eta arbuiatzeaz gain, HIRUKAk bere elkartasun eta babes osoa eskaini nahi die Goienako zuzendaritza, lan-talde, kolaboratzaile eta komunitate osoari. Goienak Gipuzkoako Deba Goiena bailarari buruzko informazioa euskaraz zabaltzen du, telebistaz, irratiz, sareaz eta paperaz.

TOKIKOM tokiko euskal hedabide gehienak batzen dituen elkarteak, tartean HIRUKA, zabaldutako oharra:

Lan zaila da tokiko informazioa lantzea, ezinbestean gertutasunetik egin beharrekoa, horrek dakarren presio eta erantzukizun erraldoiarekin. Meritu handia du toki komunikabideek alor horretan egiten duten lana, urteetan egin duten ibilbidea eta lortu duten onarpena, datuek argi asko erakusten dutena.

Toki komunikabideak euskal komunitateak sortu ditu, euskal komunitatea bera elikatzeko. Tokiko informazioa euskaratik eta euskaraz lantzea dute xede bakarra. Haien kontra egiten duenak, xede horren kontra egiten du, ez besterik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun