Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Euskal Kostaldeko kultura-ekipamendu guztien lankidetzarako gune izan nahi du, eta museoak, interpretazio-zentroak eta bestelako ondare baliabideak biltzen ditu. Eskaintza turistiko bateratua osatu nahi du eta kostaldeko eskaintza kulturala balioan jarri eta zabaldu, itsas ondarean arreta berezia jarriz, museo-produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz, eta komunikazio eta sustapen ekimenak bultzatuz. Helburu horiekaz antolatu da, hain zuzen, Euskal Kostaldeko Museoen Egunak ekimen bateratuaren hirugarren edizioa.