Pizgarriak
Emakumeen laneratzea erraztea da programaren azken asmoa, eta pizgarri ekonomikoak eskaintzen dizkiete enpresei horretarako. Kontratuen iraupena eta kontratuetako modalitatea kontuan hartuta, 1.500 euro artekoa izan daiteke laguntza, kontratu bakoitzeko. Iaz, enpresen esku jarri zuten programa Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak, Uribe Kostako Behargintzak eta Urdulizko Udalak. Emakumeen laneratzea sustatzeko proiektu globalago baten barruan zegoen egitasmo hori. Emakume ekintzaileei euren kabuz lanpostuak sortzen ere laguntzen zien, diruz zein enpresa sortzeko tutoretza eta prestakuntza eskainiz. Ardatz biei esker, azken hilabeteotan enpleguagaz lotutako zenbait gai jorratu da emakume-talde bategaz. Argibide gehiagorako 946 760 638 telefono zenbakira jo daiteke.