Basque Teamek 911.000 euro banatuko ditu kirol-beketan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 21a, 09:00

Faduran egindako agerraldia. © BASQUE TEAM

Faduran egoitza duen Basque Team fundazioak 911.000 euro banatuko ditu beketan goi-mailako kirolari eta entrenatzaileen artean. Guztira, 59 kirolarik, 15 teknikarik eta eskubaloiko eta emakumezkoen belar-hockeyko talde banak jasoko dituzte diru-laguntzak. Kirolari horien artean badira Uribe Kostako batzuk, tartean Jon Carazo Raspas arraun-taldeko kidea, Bradley Linklater Getxo Rugby Taldeko Zeelanda Berriko jokalaria, eta Iker Martinez Abrako Errege Itsas Klubeko bela-kirolaria. Basque Teamek 120 eskaera jaso zituen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun