Uda osoan, 15 bertso-saio eskainiko ditu Algortako Bertsolari Eskolak

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 30a, 09:53

Uztailaren 8an izango da Bertso Jaialdi Mundiala. © ALBE

Algortako Bertsolari Eskolak ekainaren 19ko Balkoitik Balkoira bertso-saioagaz eman zien hasiera uda sasoiko ekitaldiei. Hiru hilabetean, 15 saio eskainiko ditu ALBEk, tartean herrietako jaietakoak eta ekitaldi bereziak. 35. urteurrena ospatzen dabil bertsolarien eskola algortarra, eta kutsu berezia edukiko dute emanaldi denek, zalantza barik. Uztailaren 8an, eguaztena, izango da aurtengo Jaialdi Mundiala, iluntzeko 21:00etan Algortako Bihotz Alai plazan. Eta, urtero legez, azken ordura arte jakingo ez den sekretua izango da: aurtengo saioaren gai nagusia. 

Bestalde, jai-egitarau gutxi egongo da eskualdean bertso-saio barik. Eta zelan utzi aipatu barik Algortako San Ignazio jaietako bertso-eskaintza. Jaietako egun denetan, lehenengoa kenduta, bertso-saioa egongo da Kasino plazan, 13:00etan. Uztailaren 31n, San Ignazio egunez, Bertso Maratoia egongo da, jaietako ezinbesteko zita; eta abuztuaren 1ean aukera egongo da kantuan entzuteko elkarregaz Bizkaiko lau txapeldun: Fredi Paia, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Jon Enbeita. 

Udako Egitaraua (geratzen diren saioak)

Uztailak 8, eguaztena

21:00 Algortako Bihotz Alai plaza.
Bertso Jaialdi Mundiala.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Jone Uria, Fredi Paia eta Xabi Paya.

Uztailak 27, astelehena

20:30 Gorlizko elizako plaza.
Gorlizko Jaiak.
Bertsolariak: Inazio Vidal, Unai Agirre, Maialen Lujanbio, eta Anjel Mari Peñagarikano.

Uztailak 30, eguena

13:00 Algortako Kasino plaza.
Algortako Jaiak.
Bertsolariak: Arrate Illaro, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Eneko Lazkoz.

Uztailak 31, barikua

13:00 Algortako Kasino plaza
Algortako Jaietako Bertso Maratoia.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Jone Uria, Beñat Gaztelumendi eta Imanol Uria.
Andoni Egaña eta Jone Uriak kantatuko dute bazkarian eta ondorengo poteoan ere bai.

Abuztuak 1, zapatua

13:00 Algortako Kasino plaza.
Algortako Jaiak.
Bertsolariak: Fredi Paia, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Jon Enbeita.

Abuztuak 2, domeka

13:00 Algortako Kasino plaza.
Algortako Jaiak.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Xabat Galletebeitia, Julio Soto eta Asier Azpiroz.

Abuztuak 6, eguena

20:30 Txosna-gunean.
Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako Jaiak.
Bertsolariak: Peru Vidal, Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso eta Nerea Elustondo.

Abuztuak 8, zapatua

19:00 Txosna-gunetik hasita, poteoa.
Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako Jaiak.
Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue.

Abuztuak 15, zapatua

18:00 Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plaza.
Portu Zaharreko Jaiak.
Bertsolariak: Fredi Paia, Ekaitz Larrazabal "Katxo" eta Pello Etxebarria.

Abuztuak 29, zapatua

20:00 Erandioko udaletxeko plaza (Irailaren 23a plaza).
Erandioko Jaiak.
Bertsolariak: Itxaso Paya, Agin Laburu, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun