Auzitegi Gorenaren epaia "Estatu espainiarrean jazarpen historia luzearen beste katebegi bat da" Saez de la Fuenteren hitzetan, eta ebazpenak "1936an faxistek eginiko lokal eta ondasunen lapurreta erreproduzitu du". Neurriak dozenaka langileren gain izango dituen ondorioak ere salatu zituen herenegungoan.
Protestak gaurtik biharrera luzatuko dira. Ekimen anitzak antolatu dituzte 'Herriko tabernak' dauden herri eta auzoetan: giza kateak, bazkariak, eserialdiak... "eta herritar orori dei egiten diogu protestakaz bat egin eta eraso hau salatzeko".
Uribe Kostan, honako elkarteak dira kaltetutakoak: Algortako Gorrondatxe, Altzagako Hegoalde, Astrabuduko Erandioztarrak, Berangoko Sei-herri, Itzubaltzeta/Romoko Branka, Leioako Kurkudi, Sopelako Mikelats, eta Urdulizko Iretargi.
Mobilizazioak
Algorta
Zapatuan, ekainak 27
13:00etan, triki-poteoa, Txiki eta Otaegi plazatik (San Nikolas).
13:00etan, Herri-bazkaria Abianen (nork bere janaria eroanda).
Astrabudua
Domekan, ekainak 28
14:30ean, bazkaria Etxegorri kalean, Egoki herriko tabernaren aurrean.
Itzubaltzeta / Romo
Zapatuan, ekainak 27
13:30ean, Giza-katea Kolasen.
Sopela
Zapatuan, ekainak 27
20:00etan, eserialdia Mikelats herriko tabernaren aurrean. Ondoren, kalejira udal pilotalekuraino.