Jojo Bidart kazetariak jasandako erasoa salatzen du HIRUKAk

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 10a, 12:50

Martitzenean, uztailak 7, izandako polizia-operazioaren berri emateko Ortzaizera (Nafarroa Beherea) joan zen Jojo Bidart Euskal Irratietako kazetaria. Beharrean zebilela, Frantziako Poliziak kazetaria zauritu egin zuen gomazko pilota bategaz; beste hainbat herritar ere zauritu zituzten. Kazetari jardunean, lanean, egondako kidearen lana oztopatzeaz gainera, jasandako tratua eta bortizkeria erabat desegokiak direla, eta inolaz ere onargarriak ez direla iruditzen zaizkigu, eta sendo salatzen ditu Hiruka-ko lantaldeak; gure elkartasun osoa Bidarti eta Euskal Irratiak-eko kideei.

Kazetaritza ez da delitua!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun