Martitzenean, ostera, Itxartukoen txanda helduko da. Gaur egun, ehun lagun inguru dabiltza taldean lanean, musikariak, dantzariak, gurasoak eta laguntzaileak kontuan hartuta.
Amaitzeko, eguaztenean, Kubako herritarren bihotzetan bizirik dirauten tradizioak birsortuko ditu Camagua taldeak Algortan. Izan ere, horiek dira dantza eta musika kubatarren identitatearen oinarrizko osagarriak.
Erandioko Folklore Jaialdia
Camagua taldeak Erandiogoikoko Euskadi plazan ere dantzatuko du martitzenean, hilak 21, 20:00etan. Bertoko Goi-Alde taldea 50. urteurrena ospatzen dabil, eta, ondorioz, lehenengoz hantxe lekutuko dute Erandioko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 29. edizioa beteko du. Goi-Alde ere martitzenean igoko da agertokira.
Egitarauak:
Getxo
Uztailak 20, astelehena
21:00 Nga Uri a Te Wai-o-Taiki dantza-taldea (Zeelanda Berria), Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera, doan.
Uztailak 21, martitzena
21:00 Itxartu dantza-taldea (Algorta, Euskal Herria) , Bihotz Alai plazan. Sarrera, doan.
Uztailak 22, eguaztena
21:00 Camagua dantza-taldea (Kuba), Algortako Bihotz Alai plazan. Sarrera, doan.
Erandio
Uztailak 21, martitzena
20:00 Camagua (Kuba) eta Goi-Alde (Erandio, Euskal Herria) dantza-taldeak, Erandiogoikoko Euskadi plazan. Sarrera doan. Lehenengo aldiz egingo dute Erandiogoikoan, Goi-Alde dantza-taldearen 50. urteurrena dela-eta.