Almudena Goikolea Jorda eta Iraia Elordui Alvarez Uribe Kostako zaldizkoek oso emaitza onak izan zituzten pasa den aste akabuan, Valentzian. Bertako Oliva Nova zaldi-zentroan jokatu zen Espainiako Adingabekoen Oztopo-jauzien Txapelketa. Goikolea Getxoko Galea klubeko kideak urrezko domina eskuratu zuen gazte-kategorian, Swatch Hoy zaldiagaz batera. Elorduik, berriz, hirugarren saria jaso zuen haurren mailan, Filia Yar animaliari esker. Urdulizko Zaiaran klubekoa da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!