Denera, 643 taldek eman dute izena lehiaketan parte hartzeko, aurreko edizioan baino %4 gehiago, gutxi gorabehera. Sariketaren modalitate denetan egin dute gora inskripzioek, Bilboko Udalak zehaztu duenez. Kategorien arabera, pop-rock modalitatekoak 466 izan dira; metalekoak, 125, eta elektronika eta beste joera batzuetakoak, 52. “Jatorriari begiratuz gero, %20 Araba, Bizkai eta Gipuzkoak izan dira; %70 inguru, Estatuko beste autonomia erkidego batzuetakoak (batez ere, Madrilgoak eta Kataluniakoak), eta %10 beste, herrialde batzuetakoak”, jakinarazi dute antolatzaileek.
Bilbo Hiria Pop-rock lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musika-taldeei dago zuzenduta. Besteak beste, sariketak eskainiko dituen pizgarrietako batzuk dira: talde irabazleentzako sariak (dirua, musika-tresnak, kontzertuetan parte hartzeko aukera eta zabalkundea), ezustekoak hurbiltzen den publikoarentzat, eta ekimen berriak ezagutu eta gozatzeko aukerak.