Uribe Kostako Uda argazki-lehiaketa, martxan!

Erabiltzailearen aurpegia Hiruka 2015eko uztailaren 27a

Uribe Kostako uda argazki-lehiaketa antolatu du HIRUKAk, Eroski Bidaiak-en laguntzagaz. Uribekostarrak non, Uribe Kosta han! Zuretzat uda zer den adierazten duen argazkia HIRUKAri bidaltzea gura dugu, uztailaren 27tik abuztuaren 31ra bitartean (biak barne). Sariduna herri-bozketaz aukeratuko da, irailean. Inguruotan edo urruntxoago, uribekostarron uda zelakoa den irudikatu gura dugu: monumentuen, eraikinen, paisaien, lagun arteko giroaren, hondartzako zein mendiko osteren, he­rriko jaietako irudien eta abarren ar­gazkiak bidal ditzakezue. Izan ere,  eskualdean udaz gozatzen duten edo munduan barrena oporretan dauden Uribe Kostako herritarren lekukotzak ja­so gura ditugu; baita euskaraz harremanetan jartzeko topagunea eskaini ere. hiruka.eus agerkari digitalean le­hiaketarako propio dagoen atalera igo beharko dituzue fotografiak. Eta hortxe, Uribe Kostako Uda argazki-galerian ikusgai egongo dira.

OINARRIAK osorik:

ANTOLATZAILEA
Uribe Kostako komunikazio-taldea, HIRUKA Koop. ELK., Eroski Bidaiak-en laguntzagaz. HIRUKA Koop. ELK-ko langile eta ahaide hurbilekoen, edo lanbidez  zozketagaz lotura dutenen parte-hartzea ez da onartuko.

HELBURUA
Eskualdean udaz gozatzen duten edo munduan barrena oporretan dauden Uribe Kostako herritarren lekukotza jaso eta euskaraz harremantzeko topagune digitala eskaini gura du HIRUKAk argazki-lehiaketa honen bidez.

PARTE-HARTZAILEAK
Uribe Kostan jaio edo bizi diren 18 urtetik gorako herritar denek parte har dezakete. Uribe Kostatzat hartzen da: Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Urduliz, Gorliz, Plentzia eta Lemoiz herriak.

PARTE-HARTZEA
EPEA: uztailaren 27tik abuztuaren 31ra bitartean (biak barne).
PARTE HARTZEKO BIDEA: argazkiak hiruka.eus agerkarian lehiaketarako propio egongo den atalera igo beharko dituzte parte-hartzaileek, bertan aurkitu duten datu-eskaera betez:

• Egilearen izen-abizenak, adina eta herria.
• Harremanetarako telefonoa.
• Argazkia noiz eta non ateratakoa den.
• Argazkiaren izenburua.


BALDINTZAK
ARGAZKIAK: 2015eko udan ateratakoak. Koloretan zein zuri-beltzean; beste inon argitaratu bakoak izan beharko dute. Jpg edo png formatuetan. Argazkiek ezin izango dute 5MB baino gehiagoko tamaina izan eta horizontalean ateratakoak izan beharko dute.
Parte hartzeak esan gura du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta horren edukiaren ardura duela. Beraz, parte-hartzaile bakoitza izango da hirugarren baten eskubideak ukatzearren gerta litezkeen erreklamazio guztien arduradun bakarra, honen barruan sartuz muga bako jabetza industrialeko edo intelektualeko lege-jabetza eta irudi-eskubideak. Hiruka komunikazio-taldea kalte barik utziko duela hitzematen du.
Parte hartzaileek emandako datuak zozketa bideratzeko erabiliko den HIRUKA Koop. ELK-aren fitxategi batean sartuko dira. Halaber, HIRUKA Koop. ELKak jakinarazten dizu du pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika daitezkeen araudien arabera noiznahi erabil dezakezula datu pertsonalak sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiei aurka egiteko eskubidea.
Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, postaz, HIRUKA Koop. ELK-ri, egindako eskaera adieraziz eta NANaren kopia bategaz, helbide honetara: HIRUKA Koop. ELK – Martikoena 16, 2. Solairua – 48992 Getxo, Bizkaia. Bestela, bezeroarentzako arreta-zerbitzura deitu: 944 911 337, edo mezu elektroniko bat bidali hurrengo epostara: hirukakoop@hiruka.eus
Antolatzaileek bere gain hartzen dute argazki batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea, giza eskubideen kontrakoak direla uste badute: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa, ohorezko eskubidea, bakoitzaren intimitatea eta familiarena edo bestelako eskubide urraketak adierazten dituzten lanak ez dira onartuko.
Hiruka Koop ELK. ez da irudien jabe izango, hala eta guztiz ere, jasotako argazkiak HIRUKAko artxiboan gordeko dira, eta lehiaketan parte hartzen duenak onartzen du HIRUKA komunikazio-taldeak bere argazkiak erabili ahal izango dituela, beti ere egilearen izena aipatuz. Erreklamaziorik izanez gero, idatziz bidali beharra egongo da helbide honetara: HIRUKA Koop. ELK., Martikoena 16, 2. solairua - 48992 Getxo, Bizkaia. Beharra izanez gero, antolakuntzak beregan hartzen du oinarriak aldatzeko ahalmena eta, era berean, ahalmena du oinarrietan ez datorren edozein gertakizun konpontzeko.
2015ko Uribe Kostako Uda Lehiaketan parte hartzen duenak oinarri hauek bere osotasunean onetsiko eta onartuko ditu.

SARIA
Sari bakarra izango da: 1.000 euroko balioa duen bi nagusi eta haur batentzat mantenu erdiko astebeteko oporraldia Ohtels kateko hotel batean, behe-denboraldian, 2016ko ekainaren 30era arte, hautatutako data aukeran balego.
Ez da inolaz ere onartuko irabazitako sarien ordez, beste sari batzuk edo dirua hartzea.

SARI-BANAKETA
Herri-bozketaz aukeratuko da sariduna: boto gehien jasoko dituen argazkiaren egilea.
Bozketa hiruka.eus web-orriaren bitartez egingo da, irailaren 1etik 29ra bitartean.
Erabakia ezin izango da eztabaidatu edo gaitzetsi.
Irabazlea nor den urriaren 1ean jakinaraziko dugu, HIRUKA paperezko astekarian eta hiruka.eus agerkari digitalean. HIRUKA epostaz edo telefonoz jarriko da harremanetan saridunagaz.
HIRUKA Koop. ELK.-k bere egiten du, edozein arrazoi dela medio, zozketa behin betiko aldatzeko, bertan behera uzteko edo eteteko eskubidea, eta ez du inolako erantzukizunik izango horregatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun