AEK-ko euskaltegiek ikastaro bereziak antolatu dituzte eskualdean

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 21a, 17:45

Aurten ere, AEK-ko euskaltegiek, Gorliz eta Plentziako udalen laguntzagaz, guraso, hasiberri, merkatari eta ostalarientzako ikastaro bereziak antolatu dituzte. Horietakoren batean parte hartzeko interesa dutenek izena eman dezakete daborduko.

Ordutegiak:

  • Gurasoak Plentzia: martitzenetan eta eguenetan, 09:30etik 11:00etara.
  • Gurasoak Gorliz: martitzenetan eta eguenetan, 12:00etatik 13:30era; edo astelehenetan eta eguaztenetan, 18:30etik 20:00etara.
  • Gurasoak Urduliz: astelehenetan eta eguaztenetan, 09:30etik 11:00etara; martitzen eta eguenetan, 09:30etik 11:00etara; edo martitzen eta eguenetan, 18:30etik 20:00etara.
  • Gurasoak Barrika: martitzenetan eta eguenetan, 17:30etik 19:00etara edo 19:30etik 21:00etara.
  • Gurasoak Lemoiz: egunak eta ordutegia oraindik zehaztu gabe.
  • Dendaketa taldea Gorlizko AEK euskaltegian: martitzen eta eguenetan, 14:00etatik 16:00etara.
  • Dendaketa taldea Plentziako AEK euskaltegian: astelehenetan eta eguaztenetan, 20:00etatik 22:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun