Riaño eta Serrano margolariak dira. Biak dabiltza pintura errealista garaikidearen eta figuratiboaren arloan, baina estilo desberdinak erabiliz. Roberto Aguirrezabalak argazkigintza lantzen du, narrazio formatuan, erretratu «fikzionatuaren» eta paisaia eraldatuaren artean. Hala, euren lanakaz osatuko da Figurazioa eta figurazioak izeneko erakusketa kolektiboa. Bertan, gizakiaren figura bere ikerketa artistikoaren ardatz gisa berreskuratzeko ideia aztertuko dute, foru iturriek azaldu dutenez.
1998an sortu zen Bosteko ekimena, eta Euskal Herriko 70 artistaren baino gehiagoren lanak erakutsi eta ezagutarazi ditu ordutik hona.
Egitaraua
Arrigorriaga
Irailaren 25era arte
Arrigorriagako erakusta-aretoa
Basauri
Irailaren 29tik urriaren 17ra
Arizko Dorretxea
Leioa
Urriaren 20tik azaroaren 8ra
Kultur Leioa
Zornotza
Azaroaren 11tik abenduaren 4ra
Zelaieta zentroa
Getxo
Abenduaren 9tik 29ra
Torrene aretoa (Algorta)