Bizkerre
Jon Elorzak zuzentzen dituen "bizkeneskek" denboraldi-aurre bikaina egin dute, Eibar, Arratia eta Euskal Ligako arerio zuzenak diren Elorrio eta Aurrera B erraz irabazita. Gasteiztarrek ez dute ahaztuko zuri-urdinek sartutako dozena erdi gol. Ildo horretan, algortarrek ahalegindu beharko dute euren atea itxita izaten, denboraldi-aurrean legez, iazko laugarren postua hobetu gura badute.
Erandioko Betiko Neskak
San Lorenzokoek ere lehenengo partidatik landu beharko dute sailkapen orokorra, iazko 7. lekua hobetzeko. Aurten laguntzarik izango dute, Bravok eta De la Fuentek utzi arren, hiru kadete igo eta Basauriko jokalari bi hartu dituztelako.