Kilometroak festara joateko autobusa antolatu dute Gorlizen eta Plentzian

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 30a, 12:50

Domeka honetan, urriak 4, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaialdia hartuko du Usurbil. Hori dela eta, Gorlizko eta Plentziako udalek bertara joateko autobusa antolatu dute. Horretan bidaiatu gura dutenek, gaur, irailak 30, izango dute izena emateko azken aukera. Horretarako, Gorlizko zein Plentziako kultur etxeetan eman beharko da izena. Udalerri bietako batean erroldatuta daudenek 5 euro ordaindu beharko dute; besteek, ostera, 8 euro.

Autobusaren irteera:

  • 09:00etan Gorlizetik (Euskadiko Kutxa)
  • 09:15ean Plentziatik (Charter parean)

Autobusaren buelta:

  • 20:00etan Gorlizera
  • 20:15ean Plentziara
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun