Autobusaren irteera:
- 09:00etan Gorlizetik (Euskadiko Kutxa)
- 09:15ean Plentziatik (Charter parean)
Autobusaren buelta:
- 20:00etan Gorlizera
- 20:15ean Plentziara
Urriaren 18an, domekan, Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaialdia hartuko du Elizondok. Hori dela eta, Gorlizko eta Plentziako udalek bertara joateko autobusa antolatu dute. Horretan bidaiatu gura dutenek, hilaren 15era arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako, Gorlizko zein Plentziako kultur etxeetan eman beharko da izena. Udalerri bietako batean erroldatuta daudenek 5 euro ordaindu beharko dute; besteek, ostera, 8 euro.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!