Datorren astelehenera arte, hilak 12, luzatu dute ingeles-kurtsoetan izena emateko epea. Urkobe Uribe Kostako Behargintzak antolatu ditu ikastaro horiek, eta bertan inskribatu ahal izango dira Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen erroldatutako gazteak, 16 eta 30 urte bitartekoak. Hala, interesatuek B2 eta C1 mailen azterketak prestatu ahal izango dituzte. Kurtsoek urritik urtarrilera arte iraungo dute, goizeko ordutegian; izena emateko sakatu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!