Urriaren 15era arte
Bizkai osoan egiten den ekimen horretan izena emateko epe bera izango dute denek: lehen aldiz inskribatu gura dutenek zein txartela berritu gura dutenek. Daborduko euren burua aurkez dezakete denek, urriaren 15era arte. Horretarako, Federazioaren webguneko espainolezko formularioa bete besterik ez dute egin beharko. Ondoren, Federazioak informazio-batzarra iragarriko du, eskola-laguntzaile denentzat. Topaketa horretan eskainiko dira beharrezko materiala eta aholkuak.
Leioan, deialdi zabala
Eskola-laguntzaile izateko izena emateko deialdia egin du Leioa Saskibaloi Taldeak. Halere, zerbait gogorarazi die klubeko jokalariei: eskola-kiroleko partidak epaitzen edo aktak egiten laguntzea euren ardura ere badela denboraldi honetan, izan eskola-laguntzailea ala ez. Izan ere, klubek arduradunen bat ere jarri beharko dute: "zenbat eta jende gehiagok lagundu behar horretan, orduan eta errazagoa izango da egitea. Horregatik denok animatzen zaituztegu eskola-laguntzaile izateko". Horrela, "etorkizun oparoa duten gure txikienen trebakuntzan lagundu" ahal izango dutela azpimarratu dute Leioa Saskibaloi Taldeko kideek.