Ekimena goizeko 11:00etan abiatuko da, bizikleta-ibilbide bategaz. Martxa Erandioko Obieta kaletik irten, eta Leioan eta Getxon hainbat geldiune egin ostean, Berangoko Moreaga parkean amaituko da, 13:00ak aldera. Bertan, txirrindulariei opariak eta hanburgesak banatuko dizkiete. Era berean, neska-mutilentzako hamaika jarduera izango da, esaterako, jumping, puzgarriak, eta zezen mekanikoa. 13:30ean, apar-festa egingo dute, eguraldi egokia izanez gero. Eta ondoren, 15:00etan, disko-festa izango dute gozagai DJ Xaiborregaz. 17:00etatik aurrera, sendi osorako jolasak izango dira, festari amaiera emango dion txokolate-janaren aurretik.
Izen-ematea
Umeen Bizikleta Festan parte hartzea doakoa da, baina aurretik izena eman beharra dago. Gainera, derrigorrezkoa da umea helduren bategaz inskribatzea. Heldu bakoitzak ezin izango ditu ume bi baino gehiago erregistratu beragaz. Tramite denak jardunaldiaren webgunean egin daitezke lekuak amaitu bitartean, eta zenbakiak, ordea, Berangoko Santa Ana kultur etxean jaso ahal izango dira.
Javier Garcia Elkar Kirolak taldeko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “aurreko edizioak arrakastatsuak izan ziren, eta iazkoa jendetsuena izan zen, 4.500 parte-hartzailegaz”. Halere, “horregaz konformatu beharrean, aurten erronka berria izango da, eta parte-hartzea gainditzea espero dugu, gure protagonistak ahaztu barik: txikienak. Gure helburuak jarraitzen du izaten egun ederra pasatzea familian, ohitura ona transmititzen”.