Ederra argazkia, benetan! Ilusio handia egin digu. Pasa den egueneko HIRUKA astekariaren 34. zenbakia aurrean, AEBetako eszenatoki bat ematen duena atzean. Txoritxo batek kontatu digu Chicago izan daitekeela, izango ete da? Ene, HIRUKA AEBetan?! Asmatu ala ez, guretzat, halako argazki bat jasotzea sari itzela da! Eskerrik asko, Bego Bareño!
Zuek ere halakorik izatekotan/egitekotan, badakizue, bidal egiguzue! Gustura eta pozik argitaratuko dugu-eta.