Elikagaiak batzeko, elikagaien bankuen helbide eta telefonoak iragarri dituzte; era berean, gobernuz kanpoko elkarteetan laguntzeko gonbita luzatu dute, CEAR eta Gurutze Gorrian, berbarako.
Errefuxiatuentzako etxebizitzak lortze aldera, etxea libre dutenek erakundeei eskaintzeko aukera ere zabaldu dute, Eusko Jaurlaritzaren Alokabide zerbitzuaren bitartez.
Siriako 1.200 errefuxiatu inguru hartuko ditu Hego Euskal Herriak. Bizkaiak 520 bat hartuko ditu; Gipuzkoak, 330; Nafarroak, 200; eta Arabak, 150. Datuok aldakorrak izan daitezkeela adierazi dute arduradunek.