Bizarra Lepoan, EGIZU, ALBE, Azebarri eta HIRUKA batu gara, alkarregaz elkarteon urteurrenak ospatzeko; eta zuek ere gure parte izanda, Opa dizueguna ospatzeko gonbitea luzatu gura dizuegu. Gogoetarako, abesteko, ikasteko, jateko, dantzatzeko eta abarrerako aukera edukiko dugu. Izan ere, egun osoko egitarau oparoa prestatzen gabiltza: ipuin-kontalaria, berba-kafea, argazki-erakusketa, argazkigintza-tailerra, familientzako ginkana, bertso-poteoa, herri-bazkaria… eta askoz gehiago!
Momentuz, ondo apuntatu data hori zuen agendetan, gorde egun hori ospatzeko; aurrerantzean informazio zehatzagoa emango dizuegu...
Ospa dezagun elkarregaz denei opa diegun euskara!