Gaur, eguena, Eskola Laguntzaile programak batzarra egingo du Bilboko Miribilla auzoko Bizkaia frontoian, 19:15etik aurrera. Uribe Kostako saskibaloi taldeko dozenaka lagunek izena eman zuten eskola-laguntzaile izateko edo izaten jarraitzeko. Lagun guzti horiek gaurko batzarrera joatea derrigorrezkoa da eta Espainiako Nortasun Agiria eta Eskola Laguntzaile txartela eroan beharko dute. Bizkaia frontoian denboraldian erabiliko den dokumentazioa banatuko da. Era berean, aurtengo nobedadeak azalduko dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!