Berdintasunerako Guneak geldialdiak egingo ditu eskualdean

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 7a, 11:14

Berdintasunerako Gunea 2014an. © Emakunde

Abian da Emakume eta Gizonen Berdintasunerako XII. Gunea. "Gizartea aurrera doa berdintasunerantz, ez dezagun atzera egin" izenburupean eman zioten hasiera hilaren 5ean egitasmoari, eta abenduaren 18ra arte iraungo du. Getxo, Leioa eta Erandion geldialdiak egin ostean, Gunearen autobusak Plentzia, Gorliz eta Berango bisitatuko ditu. Azaroaren 9an, astelehena, Plentziara joango da berdintasunaren aldeko autobus ibiltaria. Bertoko ikasleei begirako ekimena izango da, eta 09:00etatik 17:00etara, Astillero plazan.

Hurrengo egunean, hilaren 10ean, Gorlizen egingo du geldialdia autobusak, bertako ikasleek berdintasunaren nondik norakoak ezagutu ahal izateko, 09:00etatik 16:30era, Kinpulena kalean. Handik egun bira, ostera, Berangoren txanda izango da. Azaroaren 12an, eguenean, autobusak 09:00etatik 19:00etara arteko geldiunea egingo du, ikasleentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun