Abenduan Olentzeroren etxera, Mankomunitateak antolatuta

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 8a, 12:00

Mungian dago Landetxo Goikoa baserria. LUISTXO ETA MARIJE

Olentzerok Mungian daukan etxea bisitatzeko hainbat txango antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Hala, Sopelatik abenduaren 11n joango dira, 17:20an Larrabasterrako Urgitxieta plazako autobus-geltokitik abiatuta (17:25ean Sopelako elizan hartuko dute jendea);abenduaren 14an, Barrikatik irtengo dira, 17:15ean; eta abenduaren 15ean, Plentziako Eroskiko autobus-geltokitik, 17:30ean; hilaren 16an, Gorlizko Euskadiko Kutxako autobus-geltokitik, 17:30ean; abenduaren 17an, Urdulizko BBKtik, 17:30ean; eta 18an Lemoiztik: Armintzan, 17:20ean, eta Urizarren 17:30ean igoko dira bidaiariak.

Izena emateko epeei dagokienez, azaroaren 9tik 15era herri bakoitzean erroldatuta daudenek edukiko dute horretarako aukera; kanpotarrek, ostera, azaroaren 16tik 22ra izango dute. Barrikan izan ezik, beste bost herrietan 0 eta 2 urte bitarteko umeak doan joango dira; eta 3 urtetik gorakoek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Azken horietarako, 40 toki baino ez daude herri bakoitzean. Sopelan izan ezik, beste bost herrietan kultur etxera joan beharko da izena ematera.

Informazio gehiago: euskara2@uribekosta.org

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun