Eta non da? Bada, lehenengo kontinentea kokatu dugu; ostean, etxeei begira, arkitekturari dagokionez, eta ubide horiek kontuan hartuz gero, herrialdea lekutu-edo egin dugu... Baina, herria?
Leihotik txioka hasi gara eta, oraingoan ere, txoritxoa lagun... Holandako hirugarren hiririk handienetakoan aterata ei daude argazkiak: Utrecht-en. Bataren eszenatokia hiriko leku ezagunenetakoa da: Dom dorrea; eta bestearena, Oude Gracht (kanal zaharra) ubidea.
Ilusio handiz jasotzen ditugu halakoak! Eskerrik asko, Ruben van de Broek!
Aurrekoan esan legez, zuek ere halakorik ateratzekotan/edukitzekotan, badakizue, bidal egiguzue! Gustura eta pozik argitaratuko dugu-eta.