Asteburuko kirol jardueretan segurtasun baldintzak handitzea gomendatu du Aldundiak

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 20a, 20:38

Asteburu honetarako jarritako elurreko alerta horia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat gomendio eman eta biharko Eskola Kiroleko piraguismo ekintza denak bertan behera utzi ditu.

Besteak beste, Eskola Kirola programaren lehiaketak, hastapeneko eta jolasteko jarduerak eta aisialdiko jarduerak zapatuan eta domekan egitean honako neurri hauek kontuan hartzea eskatu du:

  • Kirol jardueretarako joan-etorrietan, segurtasun baldintzak handitzea.
  • Mendi-irteeraren bat egin gura izatekotan: aurretik joateko zaren lekurako iragarpen meteorologikoaz informatzea, kontuan hartuta eguraldi aldaketa gogorrak oso ohikoak direla mendian.
  • Bestalde, soinean ekipamendu eta arropa egokiak eroatea eta motxilan erreserbako jan-edanak eramatea.
  • Eta azkenik, Kirol ekintzak burutuko diren baldintza meteorologikoak direla medio, antolatzaileek irtenbideen ibilbidea bertan behera utzi edo aldatu ditzakete.

Aldi berean, eguraldiaren iragarpenak alerta horia eman du itsaldeko arriskuagatik. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu Eskola Kiroleko Programa barruan dauden Piraguismoko biharko, zapatuko, ekintza denak, hastapen eta jostetako jarduera eta lehiaketak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun