Bizkaia mailako ikasle-greba etzi fakultate eta ikastetxeetan

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 24a, 09:32

Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanbladek (BUIA), Leioako Ikasle Mugimenduak (LIM) eta Bizkaiko Ikasle Abertzaleek deituta, lurralde osoko greba egingo dute azaroaren 26an, eguena. Hala, "fakultate eta ikastetxeetako borrokak batu eta kalera ateratzeko deia" egin dute hiru erakundeek; ikasleentzako baldintza duinak eskatuko dituzte. BUIA, LIM eta Bizkaiko IAren arabera, "egungo hezkuntza-sistemak ez ditu ikasleon eskubideak bermatzen". Gaineratu dutenez, "hezkuntza-sistemaren papera ezinbestekoa da sistema kapitalista eta patriarkalaren biziraupenerako". Greba-egunean bertan, herrialde osoko mobilizazioa egingo dute Bilbon, "Inposaketen aurrean, ikas baldintza duinak!" goiburupean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun