Azaroaren 25aren ostean ere badago zer salatu

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 26a, 13:00

Aurten ere dozenaka ikaslek parte hartu dute azaroaren 25eko kontzentrazioan, Leioan. © LEIOAKO UDALA

Atzo, azaroak 25, dozenaka lagun atera ziren kalera, emakumeenganako indarkeria salatzeko asmoz. Hala ere, oraindik badago zer salatu eta zer hausnartu; hurrengo egunetarako berbaldiak, zinema-foroak, antzezlanak... antolatu dituzte eskualdeko erakunde publikoek, emakumeen elkarteek eta eragile feministek. Besteak beste, zapatuan, autodefentsa-ikastaroa egingo dute Sopelan. Aurretik izena eman behar da: Itzartu emakumeen elkartea (itzartu@hotmail.com).

Berango

Azaroak 26, eguaztena

18:30 Zinea, kafea eta berriketa, Berangoeta kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

Azaroak 28, zapatua

19:00 "Ai ama!" antzerkia, Berango Antzokian. Helduentzat. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

Azaroak 29, domeka

10:30 Zikloturisten martxa, Nagusien Etxeko plazatik abiatuta. Parte-hartzea, libre.

12:30 Umeentzako tailerrak, udal pilotalekuan. Parte-hartzea, libre.

Erandio

Abenduak 2, eguaztena

19:00 Genero-ikuspegia daukan hiri-diagnosiaren aurkezpena, Behargintzan (Desanexio kalea, 4). Gaztelaniaz. Parte-hartzea, libre.

Abenduak 3, eguena

18:30 "El Cairo 678" film egiptoarraren emanaldia, Behargintzan. Ostean, Isabel Bernal autodefentsa irakaslearen berbaldia.

Getxo

Azaroak 26, eguaztena

18:15 "Conociendo la realidad sobre la violencia contra las mujeres" berbaldia, San Jose elizako lokaletan, Sandra Arroyo gizarte-hezitzaileak emana. Gizatear Emakume Elkarteak antolatuta. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

Azaroak 27, barikua

"El boom de la novela sentimental para jovenes" izenburuko berbaldia, Algortako kultur etxean,
Josune Muñoz Skolastikakoak emana. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

Azaroak 28, zapatua

"El buen amor como alternativa a la violencia" tailerra, Jabekuntza Eskolan (Algorta). Mujeres con Voz taldeak antolatuta. Gaztelaniaz. Parte-hartzea, libre.

Azaroak 29, domeka

19:30 "La maquina del dueño" izenburuko antzezlana, Areetako musika-eskola, Plataforma Tirante taldeak antzeztua. Gaztelaniaz. Sarrera: 5 euro.

Plentzia

Azaroak 26, eguaztena

17:30 "La verdad oculta" zine-foruma, Plentziako Goñi Portal kultur etxean. Araldi emakumeen elkarteak antolatuta. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

Sopela

Azaroak 28, zapatua

09:00-19:00 Autodefentsa ikastaroa, Kurtzio kultur etxean. Salneurria: 10 euro. Izen-ematea: Itzartu emakumeen elkartea (itzartu@hotmail.com).

20:00 "Las Lisystratas" antzezlana, Kurtzio kultur etxean. Hortzmuga taldeak antzeztuta. Gaztelaniaz. Sarrera: 5 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun