Fair Saturday ekimen solidarioa bihar, eskualdean

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 27a, 18:05

Urdulizko Tio Pete estudioetan abestuko du Mabuk, bere taldeagaz. © MÄBU

Fair Saturday (Bidezko Zapatua) Eguna artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzeko nazioarteko eguntzat jotzen dute; ekitaldietatik ateratzen den dirua gobernuz kanpoko erakunde batentzat izan ohi da. Hala, ekimen horren barruan, zapatu honetan (hilak 28) sei kontzertu egongo dira Uribe Kosta eskualdean. Getxoko eta Gorlizko abesbatzek kantaldiak eskainiko dituzte; sarrera, doan. Ekitaldietan egindako diru-bilketetatik lortuko dute GKEi emateko dirua: Harribide, Zabalketa, Caritas eta Argia Fundazioa izango dira onuradunak. Urdulizen, ostera, Mabu pop-rock talde madrildarrak eskainiko du kontzertua; sarrera, 20 euro. Tio Pete estudioetan izango da saioa, 20:00etatik aurrera. Lortutako diruaren erdia Educori emango diote.

Emanaldiak

Getxo

12:00 Pedro Guallar (organoa), Josu Aiarzaguena (tronpena) eta Juan Luis Novo (tronboia) musikariak, Algortako San Nikolas elizan. Doan. Harribide Fundazioari emango diote diru-bilketan lortutakoa.

20:00 Ondarreta abesbatza, Areetako Mesedeetako elizan. Sarrera, doan. Zabalketa GKEri emango diote diru-bilketan lortutakoa.

20:00 Zozoak eta Areetxo abesbatzak, Itzubaltzeta / Romoko San Jose elizan. Sarrera, doan. Caritas GKEri emango diote diru-bilketan lortutakoa.

20:30 Irutasun abesbatza, Algortako Erredentore elizan. Doan.  Argia Fundazioari emango diote diru-bilketan lortutakoa.

Gorliz

20:00 Lirain eta Lirain Txiki abesbatzak, elizan. Sarrera, doan. Caritas GKEri emango diote diru-bilketan lortutakoa.

Urduliz

20:00 Mabu taldea (pop-rock), Tio Pete estudioetan. Sarrera: 20 euro. Batutako diruaren erdia Educo GKEri emango diote.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun