Hamaika mezu eta lizentzia-eskaera bat igorri gura dizkizugu.
Batetik, gure egunerokotasunean salbuespen txiki bat eginez, geure orriotan mundu zabaleko hizkuntzei ateak zabaldu dizkiegu zenbaki honetan. Tokiko euskarazko hedabideek elkar harturik ipini dugu martxan ekimen hau; HIRUKA ez da erdaraz argitaratuko den euskarazko tokiko hedabide bakarra.
Zenbaki honegaz lortu gurako genituzkeen helburuak hauek dira: euskaraz bizi ez direnei gure berri ematea, nortzuk garen, zer, zelan, zertarako eta zergatik egiten dugun azaltzeko; eta euskarara hurbiltzeko gonbitea egitea. Helburuakaz bat egingo duzulakoan, salbuespena onartzea eskatuko dizugu.
Bestetik, Egun honetan, maitatzeaz gainera, Euskara gozatzea, erabiltzea, kontsumitzea eskatzen dizugu, eta hori egunero egiteko mezua helarazi gura dizugu. On egin!