Gorka Menendez Baceta etnobotanikari galdakoztarrak gidatuko ditu berbalagunak.
Azaroaren 22an landare inbaditzaileen inguruko berbatxangoa egin behar zuten Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu! eta Getxoko Egizu euskara elkarteek; eguraldiagatik atzeratu ostean, domeka honetan (abenduak 13) egingo dute. Autobusa 09:00etan abiatuko da Altzagako ontziralekutik; 09:15ean, Telletxe plazako geralekuan hartuko ditu berbalagun algortarrak, eta 09:30ean, Sopelako eliza aurrean, sopeloztarrak. Txangora joan gura dutenek 3 euro ordaindu beharko dituzte; leku-kopurua mugatua da. Bisita 10:00etatik 14:00etara izango da, Sopelako hondartzetan eta Barrikako paduretan, antolatzaileek azaldu dutenez.
Gorka Menendez Baceta etnobotanikari galdakoztarrak gidatuko ditu berbalagunak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!