Ahal den neurrian, berbaldia euskaraz egiteko asmoa daukate. Lehenik eta behin, Mungiako Butroi Bizirik Trantsizioan taldekideek trantsizio-mugimenduari buruz emango dituzte zertzelada batzuk, egitasmoa Alternatiben Herriaren ildotik kokatzeko. Gero euren kontsumo-taldearen planteamendua eta antolakuntzari buruz berba egingo dute. Ondoren, Gatikako Baratze kontsumo-taldeko erabiltzailea den Aitorrek horren jarduera azalduko du. Horren ostean, inguruko lau ekoizlek euren produktuei buruz berba egingo dute; azkenik, galderen edo ekarpenen txanda izango da.