Polizia iturriek jakinarazi dutenez, Gabonen aurretik egunak "aproposak" izaten dira merkataritzako kale eta zentroetan ebasketa eta lapurreta txikiak egiteko. Hori dela eta, Getxo Ertzaintzak delitu horiek prebenitzeko zaintza-plan bat diseinatu du. Uniformedun zein kalez jantzitako agenteek hartuko dute parte plan horretan.
Plentzia eta Gorlizko udalerriei dagokienez, azaroaren 23tik dago indarrean plana merkataritza-kaleetan, udaltzaingoagaz elkarlanean.
Lapurretak prebenitzeko neurria abenduaren 14tik aurrera egongo da indarrean Getxon, eta Algorta, Areeta eta Erromoko merkataritza-kaleetara iritsiko da nagusiki.
Prebentzio-ekintza hori Berango eta Sopelara ere iritsiko da.