Uribe Kostako 12 lagun aurkeztu dira Espainiako Gorteetara

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 16a, 15:05

Espainiako Kongresua, Madrilen. GOTARDO GONZALEZ

Abenduaren 20a izango da Espainiako Gorteetarako hauteskunde-eguna. Uribe Kostako hainbat lagun aurki daitezke Espainiako Kongresurako eta Senaturako Bizkaiko hautagaien artean. Hala, baieztatu ahal izan denaren arabera, eskualdeko 10 gizon-emakume daude gutxienez Kongresurako hautagaien artean: EAJko Elixabete Uribarri Uriarte plentziarra; EH Bilduko Jon Iñarritu Garcia leioaztarra eta Leire Pinedo Bustamante sopeloztarra; PPko Xabier Olabarrieta Arnaiz leioaztarra eta Jorge Panera Churruca getxoztarra; Ciudadanos-eko Santiago Sainz Robles getxoztarra; PCPEko Veronica De Eguia Grijelmo eta Mikel Txakartegi Hernandez getxoztarrak; Recortes Cero-Grupo Verdeko Julia Ruth Hernandez Castro eta Orain Batera-ko Enrique Olaso Garcia getxoztarra. Senatuko kide izateko, berriz, eskualdeko lagun bi aurkeztu dira: PPko Raquel Gonzalez Diez-Andino getxoztarra, eta UPDko Ascension Viguri Axpe getxoztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun