Gabonetako maratoia egingo du aste akabuan Uribe Fm irratiak

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 17a, 15:00

Urtero legez, Uribe Fm irratiak (107.8 fm) Gabonetako maratoia egingo du aste akabu honetan, hilaren 19an eta 20an. Hori horrela, 24 orduz, irratiko kideek 500 opari baino gehiago banatuko dituzte 946 774 575 edo 946 774 757 telefono zenbakira deitzen duten entzuleen artean. Opari horiek Uribe Kostako, Mungiako eta Bilboko merkatariek dohaintzan emandakoak dira. Gorka Laorden Uribe Fm-ko lokutore eta teknikoaren berbetan, "parte hartzen duten komertzioen eta entzuleen artean harreman zuzena lortzeko bidea da hori".

Zuzeneko telefono deiez gain, entzuleek sare sozialen bidez parte hartu ahal izango dute maratoian, Twitter, Facebook zein Whatsapp bidez. Kasu horietan, sariak ez dira zuzenekoak izango, "zozketa bidezkoak baizik", azaldu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun