Gorlizen ere, 18:00etan hasiko da desfilea, Eliz plazan; Itsasbide eta Areatza zeharkatuta, 20:00etan Plentziako Astillero plazara heltzea espero dute. Sopelari dagokionez, 18:00etan Larrabasterrako Urgitxieta plaza ingurutik abiatu ostean, udaletxean egingo diete ongietorria Ekialdeko hiru mezulariei. Bitartean, Leioako Sakoneta kiroldegian, 18:30ean egongo dira Errege Magoak, bertara hurbildu gura duten ume denen zain. Azkenik, Berangon, 19:30ak aldera, Berangoetako kultur etxetik frontoiraino desfilea egingo dute sortaldeko errege ezagunenek eta berezienek. Errege Magoei harrera egin ostean, musika emanaldia eskainiko du DJ Xaiborrek.