Puntueus-ek bost mila domeinu-izen gura ditu

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 18a, 13:38

Iazko Euskararen Egunean ipini zen martxan .eus domeinua. Urtebetean 5.000 domeinu-izen lortzeko erronka ipini zuen Puntueus fundazioak; daborduko 4.500 zeuzkaten aurtengo abenduaren hasieran. Hala, jarritako kopurura heldu eta urteurrena ospatzeko eskaintza berezia zabaldu dute hilabete honetan: ohiko prezioa %80 merkeago jarri dute. Domeinu-izena 9,95 euroan lortu ahal izango da abendua amaitu arte.

Urteurrenagaz batera, Puntueus Behatokia aurkeztu zuten abenduaren 3an. Erakunde horren arabera, %17koa da euskararen erabilera Interneten. Edo, zehatzago esanda, Interneteko domeinu nagusietan dauden webguneen %17k darabilte euskara, batez beste. Kalean baino zerbait gehiago, baina ez asko. Azken neurketaren arabera, %13,3koa da euskararen erabilera kalean, azaldu dutenez.

Enpresetako, erakunde publikoetako eta euskararen zein kulturaren arloko erakundeetako webgune askok eman du .eus-erako saltoa. Puntueus fundazioak zabaldutako azken datuen arabera, Uribe Kostan 121 dira: 52, Getxon; 30, Leioan; 19, Erandion; bosna, Barrikan, Berangon eta Sopelan; bi, Gorlizen; eta bana, Lemoizen, Plentzian eta Urdulizen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun