Horrez gainera, hain txikiak ez direnentzako ekimenak ere antolatu dituzte eskualdean, berbarako bertso-saioak, kantaldiak, film-proiekzioak, liburu-forumak eta kalejirak. Ekimen horiekaz guztiakaz, Uribe Kostako herritarrak alaitzeaz gainera, udalerriak girotzeko helburua dute antolatzaile guztiek.
Egitaraua herriz herri:
Barrika
Abenduak 23, eguaztena
- 17:30 Gutun eta makillaje tailerrak, liburutegian.
- 18:30 Ipuin-kontalaria, frontoian.
- 19:00 Euskal dantzak, frontoian.
- 19:30 Olentzeroren jaitsiera, frontoitik abiatuta.
Abenduak 27, domeka
- 12:00 Gospel kontzertua The Lord taldeagaz, Andra Mari elizan.
Abenduak 28, astelehena
- 18:00 Liburu-foruma, liburutegian. Gertukok antolatzen du.
Abenduak 29, martitzena
- 17:00 Big Hero filmaren proiekzioa, Ander Deuna kultur aretoan.
Gorliz
Abenduak 22, martitzena
- 17:00-19:00 Gabonetako eskutitzak, Ludotekan.
Abenduak 23, eguaztena
- 10:00-12:00 Gabonetako zuhaitza, Ludotekan.
Abenduak 24, eguena
Goizez Gabon-kantak Lirain abesbatzagaz, herriko kaleetan.
- 18:00 Kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz, Aratz dantza-taldeak lagunduta, Ibarreta plazatik abiatuta.
- 18:30 Olentzero eta Mari Domingiri harrera, pilotalekuan.
Urtarrilak 5, martitzena
- 18:30 Errege Magoen desfilea, Eleiz enparantzatik abiatuta. Gluten bako, arrautza bako, laktosa bako eta esne proteinarik bako gozokiak banatuko dituzte.
Lemoiz
Abenduak 24, eguena
- 17:00 Olentzero eta Mari Domingiri ondoetorria Andrakan, Rufino enparantzan.
- 17:30 Olentzero eta Mari Domingigaz kalejira Armintzan, kalejira auzoko kaleetatik. Frontoian, Olentzerok gutunak hartuko ditu eta opariak banatuko dizkie umeei.
- 18:30 Olentzero eta Mari Domingigaz kalejira Urizarren, udaletxe zaharraren aurretik abiatuta. Ostean, antzerkia, gaztaina-dastaketa.
Abenduak 26, zapatua
- 12:00-14:00 / 17:00-20:00 Ume eta gazteentzako parkea, Armintzako frontoian: puzgarriak, ludoteka, pirata-puzgarria, dantza, bideo-jokoen txokoa, tailerrak, disko-festa eta txokolate-banaketa.
Abenduak 28, astelehena
- 17:30 Txoborro magoa, Urizarreko gelan.
Abenduak 29, martitzena
- 17:30 Ume eta gazteentzako tailerra, Armintzako kultur etxean.
Abenduak 30, eguaztena
- 17:30 Kulunkantauri ipuin-kontaketa, Urizarreko gelan.
Urtarrilak 2, zapatua
- 12:30 Ume eta gazteentzako tailerra, Armintzako kultur etxean.
Plentzia
Adi! Abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra arte, arrastietan ez da ludoteka zerbitzurik egongo.
Abenduaren 28tik urtarrilaren 8ra arte
Gabon postalen V. lehiaketako lanen erakusketa, Goñi Portalen.
Abenduak 24, eguena
- 12:30 Gabon postalen V. lehiaketako sari-banaketa, Goñi Portalen.
- 18:30 Zubiaren ondoko plazatxotik abiatuta, Olentzeroren kalejira, Eleiz enparantzaraino.
- 19:30 Euskal mitologiako pertsonaiakaz, antzezpena, Eleiz enparantzan.
Urtarrilak 5, martitzena
- 20:00 Errege Magoen desfilea, Gorlizen hasi eta Plentziako Astilleron amaituko da. Gluten gabeko, arrautza gabeko, laktosa gabeko eta esne proteinarik gabeko gozokiak banatuko dituzte.
Urduliz
Abenduak 24, eguena
- 18:00 Olentzeroren kalejira, futbol-zelai zaharreko aparkalekutik (Igeltsera) abiatuta, Elortza eskolara.