Estatu mailan, 3,6 milioi babes galdu arren, Mariano Rajoyren PPk garaipena lortu zuen, 7.215.530 boto eta 123 diputatu eskuratuta. Halere, ikusteko dago gobernua osatzerik izango duen. Pedro Sanchezen PSOEk, inoizko daturik okerrenak izan zituen, baina hobeto eutsi zion alderdi berrien agerpenari. PSOEk 90 diputatu eta 5.530.693 boto-txartel bildu zituen. Podemosegaz zein Ciudadanosegaz saia daiteke akordioak lortzen. Alderdi moreak eta bere aliatuek 5.189.333 boto eta 69 diputatutara heldu ziren. Azkenik, laranjek 3.500.446 eta 40 lortu zituzten.