Gabon Zaharra baino lehen Bizkaiko suhiltzaileek ohartarazi zuten suziriak ez botatzeko, baina txapliguak nonahi entzun izan dira. Kontuak holan, lehenengo sutea Erandioko udalerrian jaso zen, Urte Berria baino lehen. Bertan, furgoneta bateko sutea amatatu behar izan zuten. Ostean, suhiltzaileak Getxora jo zuten, etxe bateko sua ureztatzeko.
Hamabietako kanpaien ostean, suteak izan dira Algortako Amezti kaleko etxebizitza bateko balkoian eta Areetako Tomas Olabarri kaian. Azken horretan, erabat kixkali zen autoa ezin izan dute amatatu suhiltzaileek, baina bai ondoan egon den ibilgailua.
Goizaldean zehar, suhiltzaileek beste irteera batzuk egin dituzte, sute txikiak desagerrarazteko. Lehenengoa Algortako Altube kalean izan da, bertako balkoi bateko garrak ezabatzeko. Ondoren Neguri kalego Goierri kalean edukiontzi batzuk amatatu dituzte, Jolaseta klubaren ondoan. Handik gertu, Algortako Karitate kalean, beste zaborrontzi batzuk itzali behar izan dituzte, Alkartetxearen aurrean. Gaueko azken irteera Erandioraino eroan ditu suhiltzaileak, lurrazpiko edukiontzi batzuetan isiotutako sutea amatatzeko.
Erandioko sutearen irudia
